Oinkari dantza taldeak mutilak behar ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Oinkari dantza taldea mutil bila dabil. Taldea indartzeko asmoz kanpaina berezia jarri du martxan, bai gaztetxo eta bai helduen taldea direlarik helburu. Bi entsegu burutuko dira astean:

Asteartea: Dantza garaikidea (Irakasleak: Noemi Viana eta Eneko Gil).

Ostirala: Euskal dantza tradizionala (Irakasleak: Eneko Arteaga eta Lourdes Esnaola).

Indartu nahi diren taldeak:

Gaztetxoen taldea (2001-2004. urtean jaioak): Entseguak astearte (18:00-19:00) eta ostiraletan (17:15-19:00).

Helduen taldea (1980-2000. urtean jaioak): Entseguak astearte (20:00-22:00) eta ostiraletan (19:00-21:00).

Euskal dantzak gustuko dituenari egin nahi diete taldera gerturatzeko deia. Interesatuek 660139380 telefono zenbakira deitu edo e-maila bidal dezakete harremanak@oinkari.net helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!