Zaintzaileei zuzendutako ikastaroa Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 30a, 15:17

Pertsonen zaintza lanetan aritzen direnei zuzendutako ikastaro berezia antolatu dute Asteasun. "Zaintzalearen estresa, norbera zaindu zaintzeko" izenburupean, lau saio egingo dituzte. Urriaren 7, 9, 14 eta 16an, 16:00etatik 18:30etara, udaletxeko ikusentzunezkoen gelan izango dira saioak. Guztiz irekia eta doan izango da ikastaroa eta Silvia Camio izango da hizlaria.

Izena emateko, 943 693 309 telefono zenbakira deitu beharko da, urriaren 6a baino lehen, astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 17:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!