Zizurkilgo Elizpe jubilatuen elkarteak irteera antolatu du urriaren 26an, igandean, Montecillora, Nafarroara. Izena emateko egunak urriaren 6tik 9ra eta 14tik 18ra luzatuko dira, 10:30etatik 13:00etara bitartean, Elizpe elkartean bertan. Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da, hamaiketakoa barne.