Jendetza handia bildu zen Asteasuko azokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 29a, 12:55

Artisauen postuak, herriko baserritarrenak, ganadu erakusketa, txekor errea eta pintxo goxoak jateko aukera..., urteroko gisan, Asteasuko azokak ikusmira polita jarri zuen atzo. Jendetza handia bildu zen eguerdian. Arroz-esne lehiaketak ere edizio berria bete zuen eta Malen Aranburu izan zen garaile. Libe Elizegi eta Lierni Ormazabal izan ziren, bigarren eta hirugarren postuetan. Kalabaza handien lehiaketak ikusmin handia sortu zuen. Hogeita bi kalabaza izan zen ikusgai Asteasuko pilotalekuan eta Esnarritza Azpiko Joxe Urruzolak ekarritakoa izan zen handiena, 70,5kg-ko pisuarekin. Esne behien erakustaldiak, bestalde, ganaduzaleak asetu zituen. 

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!