Jaien hasiera bikaina Urnietako Sanmielei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 26a, 11:06

Erraldoi eta buruhandien dantzarekin plazako giroa berotuz joan zen, eta giro bero hori areagotu egin zen Miela Marizulotik jaisten hasi zenean. Plaza geroz eta beteagoa zela Pausokakoek jaiari hasiera eman zioten. Ondoren, Buruntzantzan batukada taldeak eta Gazte funky tailerreko neskek ikustaldi aparta eskaini zuten. Rockabilly giroko festazale ugari ikus zitekeen, bereziki txosnagunean. Giro aparta zegoen patata tortila lehiaketan.

Argazkiak | Bideoak: Jaien hasiera | Buruntzantzan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!