Gazteleku pilota eskolaren deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 25a, 19:26

Eskuz, palaz edota zestaz jokatu nahi duenarentzat eskaintza zabala adinaren arabera sailkatuta:

Deialdia:
• Eskuz jolastu nahi baduzu, neska mutilentzat:
5-8 urte bitartean: azaldu, urriaren 4ean hasita, larunbatetan 11:45etatik 13:00etara Arratera.
9-12 urte bitartean, eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 6tik aurrera 17:00etan astelehen eta ostiraletan.
13 urtetik aurrera, eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 7tik aurrera 17:00etan astearte eta ostegunetan.
• Palaz jolastu nahi baduzu, mutilentzat:
13 urtetik aurrera, eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 7tik aurrera 17:00etan, astearte eta ostegunetan.
Neskentzat:
11-16  urte bitartean: eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 7tik aurrera 17:00etan, astearte eta ostegunetan.
16 urtetik gora: azaldu urriaren 4an hasita larunbatetan 10:00etatik 11:00etara Arrate frontoira.
• Zestaz jolastu nahi baduzu, neska mutilentza:
9-12 urte bitartean eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 6tik aurrera 17:00etan, astelehen eta ostiraletan.
13 urtetik aurrera eman izena zure ikastetxean edota azaldu urriaren 7tik aurrera 17:00etan astearte eta ostegunetan.
Informazioa:
943 590 174 (16:00-19:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!