Zorionak zuri, Pilar Garaiburu, 100. urtebetetzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 25a, 12:58

Atzo, irailak 24, urteurren borobila bete zuen Pilar Garaiburu Beloki billabonatarrak. Senide, lagun, egoitzako egoiliar nahiz langileak, Udaleko kide nahiz herritar ugarik Santio egoitzan bertan bat egin zuten 100. urtebetetzea Pilarrekin batera ospatzeko. Bertso eta abesbatzako doinuekin girotutako mezaz gain, ohorezko aurreskua dantzatu zioten eguerdian eta baita guztien artean 'Zorionak zuri, Pilar' abestu ere. Lore eta opari mordoa jaso zuen Pilarrek gertukoen eskutik eta oso alai eta dotore agertu zen, osasuntsu mantentzearen sekretua oinez ibiltzea dela uste duen emakumea. Bazkariaren ondoren ere aurrera jarraitu zuen festak arratsaldean.

Argazkiak / Aiurri hamaboskarian argitaratutako bere adierazpenak

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!