Amasako IV. Txakolin Eguna larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 23a, 12:26

IV. Txakolin Eguna antolatu du Uxo-Toki elkarteak datorren larunbatean, irailak 27, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Ohi denez, pilota partidak izango dira lehenengo. Hiru bikote eskuz kinielatara aurrena eta Olaizola I-Eskudero / Goñi II-Gorrotxategi ondoren. Jarraian 18 bodegatako txakolina dastatzeko aukera izango da pintxoekin batera.

Sarrerak salgai: Iru Aldeta, Urrizpe eta Iturrigoxo tabernatan. Helduak 12 euro: (pilota partidak, edalontzia eta bi pintxo). 6-12 urtekoek 6 euro: (pilota partidak). 6 urtetik behera dohain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!