Lekaion aurkeztuko dira hiru egitasmoak, egileen eskutik. Arkitektu horiek zehatz mehatz azalduko dute euren proiektuaren funtsa, ezarritako irizpideak eta urnietarrei prosamen bakoitzak eskainiko dizkien onurak, besteak beste.
Urnietako Udaletik astezkeneko ekitaldiaren garrantzia azpimarratzen dute, “modu demokratikoan, denok batera, etorkizunean nahi dugun plaza mota aukeratzeko”. Mikel Pagola Alkateak urnietar guztiei gonbidapena luzatu nahi die ekitaldia gertura daitezen. “Proposamen bakoitza azaldu ondoren, herritarrek zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dute. Beraz, oso garrantzitsua da asteazkeneko hitzordia”, berretsi du alkateak. “Azken finean –nabarmentzen du- herritarrak izango dira hemendik gutxira, euren bozaren bitartez, San Joan plaza nolakoa izango den”.