Gaur, irailaren 22a, Autorik gabeko Nazioarteko egunean, Fleming ikastetxeko ikasle, guraso, irakasle nahiz Udaleko kideek ‘Eskolara oinez’ ekimena jarri dute abian. Flemingo ikasle gaztetxoenek Arratzaingo ikastetxera igo eta jaisteko autobus zerbitzua izan dute orain artean, baina murrizpenak tarteko, zerbitzu hori gabe geratu zirenean, Guraso elkarteko kideek Villabonako Udalera jo zuten egoeraren berri jakinaraztera. Guztien artean, ‘Eskolara oinez’ ekimena abian jartzea lortu dute ikasturte berriaren hasieran. Udalak, bere aldetik, bidea egokitu du, seinaleak jarriz eta beharrezko zatiak margotuz. Autoen abiadura moteltzeko guneak jartzea ere aztertzen ari da. Orain artean adin taldeka antolatu izan dituzte eskolarako bidea egiteko tarteak. LH 2. mailako ikasleak, gaztetxoak izanik, ordea, bi gurasoren laguntzaz egingo dute bide hori. ‘Nirekin ibili’ leloa duten peto hori bizi-biziak banatu dizkiete Udaleko kideek Guraso elkarteko ordezkariei eta aurrerantzean, peto hori jantzitako ordezkari bat izango du taldeak aurretik eta beste bat atzetik. Udaltzainak ere eliza ondoko bidegurutzean izango dira, trafikoa geldotuz, haurren joan-etorria
Argazkiak