Asteasuko ludotekarako lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 22a, 13:01

2014-2015 ikasturtean Asteasuko ludotekan lan egiteko lanpostuaren berri eman du Udalak. Izena emateko, ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea. Haur hezkuntza arloko ikasketak eta esperientzia izatea ere kontuan hartuko da. Izena emateko, Asteasuko udaletxera joan behar da, irailaren 25a bitarte, 09:00etatik 14:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!