Aizkardi mendi taldearen ekimenez, irailaren amaieran ekingo zaio Ttottorrez ttonttor ekimenari, alegia, haur nahiz gurasoak batera mendi irteerak egiteari. Datorren irailaren 23an, asteartea, gurasoei zuzendutako informazio bilera irekia egingo da Aizkardi mendi elkarteko egoitzan, iluntzeko 20:30etan. Nahi duen oro dago bertara gonbidatuta, billabonatarra izan nahiz eskualde mailakoa. Lehen irteera, berriz, irailaren 28an izango da, Amasamendin barrena. Irteera: 08:30etan Olaederra kiroldegiaren paretik.