Lau gizonezko atxilotu dituzte Zizurkilen, indarkeriazko lapurreta egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 19a, 13:24

Ertzaintzaren Prentsa Bulegotik jakinarazi dutenez, gaur goizaldeko lauak aldera, pertsona batek Ertzaintzari hots egin dio, Zizurkilgo baserri batean lapurreta egiten ari zirela esanez. Deitu duenak jakinarazi duenez, matxete, makil, igitai eta sardeak zituzten zenbait pertsona etxebizitzan sartzen saiatzen ari zen. Ertzainak gerturatu direnean, auto bat ikusi dute abiada bizian tokitik alde egiten. Ibilgailua geldiarazi ondoren, barruan zihoazen lau pertsona identifikatu dituzte. 21 eta 28 urte arteko lau gizon ziren. Etxebizitzatik hartutako matxete-funda bat eta tablet bat aurkitu dizkiete.  Atxilotu egin dituzte lau gizonak lapurreta-delitua egotzita. Polizia etxera eraman dituzte, epailearen aurretik pasa daitezen. Ikerketa zabalik dago oraindik. 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!