Haur irakurketa kluba antolatzeko bilera datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 19a, 13:12

Iazko esperientzia onari jarraituz, Zizurkilgo Udal Liburutegiak Haur Irakurketa Kkluba abiaraziko du udazkenean. Denboraldi berriari forma ematen hasteko bilera deitu dute datorren ostegunerako. 18:00etan hasiko da bilera, Atxulondo Kultur Etxean eta gonbidatuta daude iazko irakurketa klubeak parte hartu zuten gurasoak eta ekimenean parte hartzeko prest daudenak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!