Kultur Astea prestatzen hasteko bilera datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Azaroaren 17tik 23ra ospatuko da aurtengo Kultur Astea eta dagoeneko hasi dira lehen prestaketa lanak. Herritarren proposamenak jaso nahi dituzte aurtengo Kultur Asterako. Horretarako, bi bide izango dituzte adunarrek; udaletxeko buzoian idatzizko proposamenak uztea, edota antolaketarako bileretara joatea. Irailaren 25ean, ostegunarekin, egingo dute lehen bilera, Kultur Aretoan, 19:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!