Eskoziako bandera Villabonako Udaleko balkoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 18a, 17:12

Gaur goizean hasita, Eskoziako etorkizuna burujabetzan eraikitzeko burutzen ari diren erreferendumari babesa emanaz, Eskoziako bandera ikus daiteke Villabonako Udaleko balkoian. Aurreko astean, Kataluniari keinu eginez estelada jarri zuten bezala, gaurkoan Eskoziako banderari egin diote leku, Udal Gobernuak Eskozian ere erabakitzeko eskubidearen aldarriarekin ez ezik, egikaritzearekin ere bat egiten baitu. Horren adibide, Udalak kaleratu duen ondorengo adierazpena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!