Bihartik aurrera banatuko da Aiurri aldizkariaren 435. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 17a, 17:36

‘Esnezalea, etxetik jasotako lanbide zaharra’ goiburuarekin iritsiko da Aiurri hamaboskariaren iraileko bigarren zenbakia. Asteasuko Jose Luis Segurola esnezaleak hamaika pasadizo azaldu baitu bere lanbidearen inguruan. Elkarrizketaren sailean, Imanol Lucero billabonatarrak ‘Podemos / Ahal dugu’ ekimenaren Gipuzkoako bozeramaileetako batek ere hartu du hitza euren asmoen berria azalduz. Besteak beste, Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolaren berri ere emango dute Kontxi Ormazabal eta Nerea Zumeaga zuzendariek, ikasturte berria kooperatiba bihurtuta hasi ondoren. Era berean, Danena futbol zelaiaren berrikuntzak hizpide izango ditu Joseba Iturriak edota Larraulen bizi den Julio Garcia txistulari bandako tropeta-joleak ere hartu du hitza. Irailaren 24an 100 urte beteko dituen Pilar Garaiburu billabonatarra zoriondu gabe ere ez gara geratu. Hauxe gai-zerrenda, oso-osorik:

HITZAK HOTS IRITZIA

-Txomin Garmendia

ELKARRIZKETA

-Imanol Lucero ‘Podemos / Ahal’ dugu ekimeneko kidearekin solasean

ASTEASU

-Jose Luis Segurola esnezalea, etxetik jasotako lanbide zaharra

-Kalabaza ikusgarriak Asteasuko azokan

ADUNA

-Ikastaro eskaintza zabala Aiztondo Zerbitzuen eskutik

ANDOAIN

-David Gutierrez, Andoainen arrastoa utzi zuen irakaslea

AMASA-VILLABONA
-Zubimusu ikastolak helburu berriekin hasi du ikasturtea

ZIZURKIL

-Belar artifizialeko futbol zelaia izango du Danenak aurrerantzean

-Primerako giroa Elbarrenako festetan

LARRAUL

-Txistulari bandako tronpeta-jolea

MAGAZINA

-Zorionak zuri, Pilar Garaiburu!

-Atzera begira           

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!