Pirinio inguruan pasa du asteburua Aizkardi taldeko hainbat kidek. Tendeñera (2833m) gailurra zapaldu zuten larunbatean eta Otal haranean barrena, Bujarueloko medi-aterpera iritsi ziren. Igandean, Mondarruego (2845m) gailurrean izan ziren eta Solorons-en barrena, Ordesara iritsi ziren ibiltariak. Asteburu ederra pasa dute mendizaleek.