Amasako IV. Txakolin eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 16a, 17:53

Irailaren 27an, IV. Txakolin eguna antolatu du Uxo Toki elkarteak Amasan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Lehenik eta behin, esku pilota partidak izango dira pilotalekuan; 18 bodegatako txakolin eta pintxo dastaketa ondoren. Pilota partiden eta sarreren salmenten informazioa jarraian:

Sarrerak salgai: Iru Aldeta, Urrizpe eta Iturrigoxo tabernatan. Helduak 12 euro: (pilota partidak, edalontzia eta bi pintxo). 6-12 urtekoek 6 euro: (pilota partidak). 6 urtetik behera doan.

Pilota partidak:

-Hiru bikote eskuz binaka, kinielatan.

-Olaizola I - Eskudero / Goñi - Gorrotxategi.

-Ondoren, txakolin dastaketa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!