Amor en su punto, Dublinen kokatutako komedia erromantiko gozagarria da, bertan Oliver idazle gastronomiko irlandar ospetsuaren eta sabelari izan ordez bihotzari kasu egiten dion zirt edo zarteko Bibianaren arteko harremana ezagutuko dugu.
Filma irailaren 24an, asteazkena, 20:00etan proiektatuko da Bastero Kulturgunean eta filmaren aurkezpena egiteko Bibiana interpretatuko duen Leonor Watling aktorea eta filma zuzendu duten Dominic Harari eta Teresa Pelegri ere bertan izango dira.
Sarrera doan izango da baina filmea ikusi eta protagonistak bertatik bertara ezagutzeko, gonbidapena jaso beharko da Bastero Kulturguneko takilan irailaren 17tik aurrera, eta asteburuan zineko takilan ere eskuratu ditzakezu.