Ikastaro aukera zabala, nahi duen ororen eskura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 16a, 17:27

Andoaingo Udalak nahiz Zuena emakume taldeak ikastaro ezberdinak antolatu ditu 2014-2015 ikasturterako. Aukera zabala da, ondorengoa:

-Pintura eta marrazketa: Astelehena eta asteazkena, 17:20-20:00. Arantza Gabinoren eskutik. Prezioa: 185.20 euro (andoaindarrek), 203.72 euro (herritik kanpokoek).

-Pintura eta marrazketa: Asteartea, 09:30-12:30. Eduardo Arreseygorren eskutik. Prezioa: 116.69 euro (andoaindarrek), 128.36 euro (herritik kanpokoek).

-Pintura eta marrazketa: Asteartea, 18:00-21:00. Eduardo Arreseygorren eskutik. Prezioa: 116.69 euro (andoaindarrek), 128.36 euro (herritik kanpokoek).

-Arte aplikatuak: Asteartea eta osteguna, 18:30-21:00. Leire Martinen eskutik. Prezioa: 185.20 euro (andoaindarrek), 203.72 euro (herritik kanpokoek).

-Arte aplikatuak: Astelehena, 09:30-12:30. Leire Martinen eskutik. Prezioa: 116.69 euro (andoaindarrek), 128.36 euro (herritik kanpokoek).

-Egur taila: Asteazkena, 15:30-18:00. Patxi Monrealen eskutik. Prezioa: 113.48 euro (andoaindarrek), 124.82 euro (herritik kanpokoek).

-Egur taila: Astelehena, 18:00-21:00. Patxi Monrealen eskutik. Prezioa: 116,69 euro (andoaindarrek), 128.36 euro (herritik kanpokoek).

-Panpinak (azarotik otsailera bitartean): Osteguna, 18:30-20:30. Fanny Alonsoren eskutik. Prezioa: 58.88 euro (andoaindarrek), 64.77 euro (herritik kanpokoek).

-Feng shui (azaroan): Asteazkena, 18:30-20:30. Lourdes Galarragaren eskutik. Prezioa: 25 euro (andoaindarrek), 27.5 euro (herritik kanpokoek).

Izen-emateak: Bastero Kulturguneko harreran eta udaletxeko Ataria zerbitzuan.

Matrikulatzeko epea: Irailaren 19ra bitartean, 10:30-13:00 // 16:30-20:30.

Matrikulazio arauak: Gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez duen ikastaroa bertan behera uzteko ahalmena du kultur batzordeak. Andoainen erroldatuek lehentasuna izango dute. Ikastaroren batean plaza baino eskaera gehiago baldin badago, zozketa egingo da ikasle kopurua osatzeko.

Ikastaroen kokalekua: Extremadura 7an (sarrera Gabriel Aresti kaletik).

Informazio gehiago: 943303540.

Ikastaroen hasiera eguna: Urriaren 6ko astean, bakoitza dagokion egunean.

 

Herriko kultur taldeek antolatutako ikastaroak

Zuena emakume taldearen eskutik: Pintura, musika, josten ikasteko ikastaroak, arropa konpontzeko ikastaroak, sendabelarrak, norbera makillatzen ikasteko ikastaroak, yoga, pilates tai-chi, aretoko dantzak…

Matrikula epea: Irailak 22-26.

Ikastaroen hasiera: Urriko lehen astea

Lekua: Extremadura 2-4 bis.

Informazio gehiago: 606929697 (Ana).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!