Irrintzi elkartearen Azoka Berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 15a, 14:24

Goizean poliki-poliki hasiagatik, eguerdirako jendez bete zen Txermingo ikastola azpia, Irrintzi elkarteak urtero antolatzen duen Azoka Berezian. Euskal Herri osotik etorrita, denetariko postuak aurki zitezkeen bertan. Ohi denez, giro bero eta atsegina sortu zen. Posturik onenen artean, lehen saria Bittor Arrietak eskuratu zuen, egurra landuz eginiko lanengandik. Eugenio Elorza eztigileak jaso zuen bigarren saria eta hirugarrena, Iparraldera joan zen, Baigorrira, Aguerria elikagai etxearentzat. Eskualdeko elkarteen arteko Isats Gisatuen lehiaketan, berriz, Irrintzi izan zen irabazle, Behar Zana bigarren eta Asteasuko Aitzondo elkartea hirugarren.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!