N1 errepidean norabide bakoitzeko errei bakarra izango da gaur gauetik astelehenera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

N1 errepidean zorua konpontzeko lanak egingo dituzte Irura inguruan. Irungo noranzkoko galtzada itxi egingo da 438,6 eta 439,6 kilometro puntuen artean, eta zirkulazioa Gasteizko noranzkoko galtzadara desbideratuko da. Gaur gaueko 22:00etatik hasita, asteleheneko goizeko 06:00ak arte izango dira obrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!