Urnietako futbol taldeen aurkezpena larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 11a, 10:36

Urnietako futbol taldeek denboraldi berriari ekin aurretik herritarren aurrean aurkezpena egingo dute. Horretarako, taldeak urteroko ekitaldia antolatu du. Arina eta oso polita da, ezagutzen ez duenarentzat gomendagarria. Jokalariak banan bana aurkezteaz gain, hitzordua taldeko argazkiak egiteko baliatzen da. Musika eta dantza ez dira faltako.


Gaztetxoenetik hasi eta Erregional mailakoak bitarte, eguneko protagonistak jokalariak izango dira.
Denboraldirako motorrak berotzen
    Euskalduna txapelketan, erregional mailako taldearen partida liga hasi baino astebete lehenago.
    Euskalduna-Urnieta
Ubitarte zelaia.
Irailak 13, larunbata. 18:30.

    Jubenil mailakoen Ricard eta Begiristain memoriala.
    Partaideak: Urnieta, Ostadar, Hernani.
    10:00-12:00.
Irailak 13, larunbata.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!