Urnietako jaietako alkate txikien aukeraketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 10a, 20:44

Aurtengo Sanmieletan haurren eguna irailaren 30ean ospatuko da, asteartearekin. Egun horretan eta urtero bezala, herriko mutiko eta neskato batek Alkate txikien kargua beteko dute. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen artetik egingo da, ohi bezala, agintarien aukeraketa.
Izena ematen dutenen artean aukeraketa zozketa bidez egingo dute. Beraz, parte hartzeko izena eman beharra dago irailaren 11 bitarte, Lekaio kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!