Pausoka elkartearen alde busti ziren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 10a, 13:30

Ice Bucket Challenge estiloari jarraituz, Pausokari laguntza eman dieten hainbat eragile bildu ziren atzo, elkarteak Hernanin duen egoitzan. Pausokako kideez gain, bertan izan ziren Hernaniko alkatea, UDA taldea, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Lauroba... Kate-joko horretan parte hartzera bultzatu zuten jendea eta, bide batez, elkartea diruz laguntzeko aukera zabaldu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!