Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa atzo Elbarrenan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko irailaren 10a

Elbarrenako plaza jendez bete zen atzo arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioaz gozatzeko. Eguraldi beroak ez zien dantzarako gogoa itzali eta gustura ibili ziren gerturatu zirenak. Muxu-banaketa saio luzea egin ondoren, pozik agurtu ziren pailazoak. Ondoren, Mariatxiek girotu zuten plaza. Bertso saioaren ondoren, melokotoiaren hileta eginez agurtu zituzten aurtengo jaiak zizurkildarrek. 

Argazkiak: Pirritx eta Porrotx Mariatxiak

Bideoak: Emanaldia 1 / Emanaldia 2

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!