Kirola nagusi atzo Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 9a, 13:21

Zizurkilgo kros mistoaren zazpigarren edizioa ospatu zen atzo. Arratsaldeko 19:00etan, haur eta gaztetxoen korrika saioak ekin zion kirol festari eta ondoren, helduen txanda iritsi zen. Neska-mutilez osatutako hogeita hamalau bikote atera zen kros mistoan. Ruben Gonzalez eta Itsaso Leunda izan ziren azkarrenak helmugan, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arretxe herritarrak izan ziren bigarren eta Nerea Amilia eta Joxe Mari Etxeberria hirugarren. Sari banaketaren ondoren, herriko kirolari onenaren aipamena egin zuten. Jokin Alberdi txirrindulari gaztea izan da aurtengo kirolari onena. Kirol astean egingo diote Jokini ongi merezitako omenaldia. 

Argazkiak:  Haur krosa/ Kros mistoa/ Kirolari onenaren aipamena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!