Aiztondo mailako V-a, Diadarekin bat eginez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 9a, 12:07

Datorren ostegunean, hilak 11, Katalunian Diada eguna ospatuko da, eta bertan V erraldoi bat egitekotan dira. Hori dela eta, Aiztondoko Gure Esku Dago ekimenak ere Aiztondo mailako V-a egitea pentsatu du beraiei elkartasuna adierazteko eta euskaldunok ere gure etorkizuna erabaki nahi dugula esateko. Beraz, ostegunean bertan, iluntzeko 20:00etan Villabonako Errebote plazara gerturatzeko deia luzatu du Aiztondoko Gure Esku Dago ekimenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!