Ekitaldiz jositako asteburua Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 8a, 15:11

Gazteak izan ziren ostiraleko protagonista nagusiak. Bertso bazkaria izan zuten plazan, eta ondoren, triki-poteoan abiatu ziren. Aurrera plazan, bitartean, kantuekin jolasean ibili ziren gaztetxoak. Dinbi bandaren batukada, suzko zezena eta kontzertuekin amaitu zuten ostiraleko jaia. Larunbatean, mozorroen eguna izan zen. Herri bazkaria, asto karrera, kapoeira ikuskizuna edota erromeria... Ekintza ugari izan zen, festarekin jarraitzeko. Igandean jai giroak ez zuen behera egin. Erraldoi eta buruhandien konpartsak, esaterako, jendearen ikusmina piztu zuen. Kros mistoa izan zen atzo 19:00etan hasita. Gaur amaituko dira jaiak.

Argazkiak: Gazte bazkariaKantu-jolas / Dinbi banda batukada taldea / Koadrilen bazkaria / Asto karrera / Erraldoi eta buruhandien konpartsa / Bi bala bertso musikatuen emanaldia

Bideoak: Dinbi banda batukata / Erraldoi eta buruhandien konpartsa / Kantu-jolas

Gaurko egitaraua, segidan:

Irailak 9, asteartea

11:30 Haur jolasak eta tailerrak.

12:00 Meza nagusia (bederatziurrena).

13:00 Jubilatuen jokoak

14:00 Jubilatu bazkaria Atxulondon

17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Bizipoza”. Ondoren, buruhandiak.

19:00 Mariatxiak

22:00 Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Igor Elortza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!