Kultur ikastaroen aukera zabala eskainiko du Udaleko kultura sailak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 5a, 13:58

Udaleko kultura sailak 2014-2015 ikasturterako egitarau aukera zabala antolatu du. Ohiko ikastaroak batetik: egur lanketa, pintura, zaharberritzea edota arte aplikatuak. Udazkenerako, berriz, ikastaro labur eta erakargarriak: Ehungintza tailerrak, ilustrazio talerra eta sukaldaritza ikastaroa.

Izen-ematea kultura saileko bulegoan egin daiteke 09:00-12:00 bitartean. 943691655 zenbakira deituta edo kultura@villabona.net helbidera idatzita, irailaren 10etik aurrera. 

Egur lanketa

90 orduko ikastaroa.

Lekua: Sacemgo tailerrean.

Hasiera: Urriaren 6an.

Taldeak: Astelehenetan 14:30-17:30 // 17:30-20:30.

Prezioa: 232 euro (Villabonan erroldatutakoentzat). 327 euro (kanpokoentzat).

Pintura, gazte eta helduentzat

60 orduko ikastaroa.

Lekua: Larrea 20.

Hasiera: Urriaren 7an.

Taldeak: Asteartetan 17:30-19:30 (12-16 urtekoak).

Asteazkenetan 16:00-18:00 // 18:00-20:00 (helduak).

Prezioa: 131 euro (Villabonan erroldatutakoentzat). 243 euro (kanpokoentzat).

Zaharberritzea eta arte aplikatuak

Altzarien zaharberritzea, bitxigintza, brikolagea eta esku-lanak oro har.

90 orduko ikastaroa.

Lekua: Sacemgo tailerrean.

Hasiera: Urriaren 6an.

Taldeak: Astelehenetan 17:00-20:00.

Prezioa: 196 euro  (Villabonan erroldatutakoentzat). 307 euro (kanpokoentzat).

Pintura haurrentzat

30 orduko ikastaroa

Lekua: Larrea 20

Hasiera: Urriaren 6an.

Astelehenetan 17:15-18:15 (4-7 urtekoentzat).

Ostegunetan 17:45-18:45 (4-7) // 18:45-19:45 (8-11).

Prezioa: 91 euro  (Villabonan erroldatutakoentzat). 120 euro (kanpokoentzat).

Izen-ematea: Udaleko kultur saileko bulegoan. Irailaren 10etik 26ra (09:00-12:00). Info gehiago: 943691655 / kultura@villabona.net.

 

Udazkeneko ikastaroak

Ehungintzako tailerrak

Ehungintzako tailerrak, Virginia Ameztoyren eskutik. 3 orduko 3 tailer, 3 hilabetetan zehar.

-Ehungintza, serigrafia eta teknika: Tailer honetan serigrafiako diseinu bat sortu eta kotoizko kamiseta eta poltsetan estanpatzen ikasiko da. Urriak 25, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro

-Nuno felt teknika: Fieltro aeta beste zuntz natural batzuekin bat egitean datza. Zetazko eta fieltrozko fular bat sortzea proposatzen da. Azaroak 22, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro.

-Fieltrozko txapelak: Artile merinotik abiatuta, fieltrzoko txapela bat egingo da. Norberak erabakiko du txapelaren diseinua eta kolorea. Abenduak 13, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro.

Izen-ematea: Urruiak 7-22. (09:00-12:00). Udaleko kultur saileko bulegoan. Info gehiago: 943691655 / kultura@villabona.net.

*Hiru tailerren prezioa: 60 euro.

 

Ilustrazio tailerra

Ikastaro teoriko-praktikoa (praktikoa batez ere), Aitziber Alonsoren eskutik. Bertan liburuen edo ipuinen ilustrazioak egiteko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira. 30 orduko tailerra. Azaroak 5-otsailak 25. Asteazkenetan, 19:00-21:00. 110 euro.

 

‘Ondo jan Eguberrietan’ sukaldaritza ikastaroa

Javi Rivero eta Eneko Amondarain Basque Cullinary Center ikastetxeko ikasleek Eguberrietarako menu oso bat egiten erakutsiko dute hiru orduko lau saiotan. Azaroak 20-abenduak 11, ostegunetan 19:00-22:00. 30 euro (Villabonan erroldatutakoentzat). 40 euro (kanpokoentzat).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!