Udako oporren ostean, irailean ateak irekiko dituzte Andoain eta Urnietako gazte lokalak. Dagoeneko ikasturte honetarako ekintzak antolatzen dabiltza eta gazteekin martxan jartzeko irrikaz daude. Urnietako gazte lokala irekita egongo da irailaren 8tik aurrera, betiko ordutegian; astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Andoainen, berriz, irailaren 17an emango diote hasiera ikasturteari eta gazteak ongi etorriak izango dira asteazkenetik igandera, 17:00etatik 20:30era.