Atzo arratsaldean, danbor hotsek eman zieten hasiera Zizurkilgo jaiei. Festa giro polita sortu zen plaza berrituan. Hantxe bildu ziren herritarrak jaiei hasiera emateko gogoz. Udaleku irekietako haurrek ikuskizun koloretsua eskaini zuten eta ondoren, jai batzordeko kideek omenaldi goxo eta hunkigarria egin zioten Bernarda Usabiaga herritarrari. Txupinazoa bota ondoren, danbor hotsak nagusitu ziren berriz ere. Herri afariaren ondoren, parrandarako giro polita sortu zen herrian.
Argazkiak: Danborrada/ Bernarda Usabiagari omenaldia/ Haurren ikuskizuna/ Txupinazoa