Julen Loitegi Munduko Trinkete Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 4a, 15:22

Urnieta Kirol Elkarteko Julen Loitegik Munduko Trinkete Txapelketan jokatuko du, eskuzko modalitatean. Gogor entrenatu eta pilotari betenaroen aurka jokatu ostean, pilotari urnietarra izendatu dute titular. Hala, bera izango da estatuko selekzioaren ordezkaria Mexikon.

Mundiala irailaren 11tik 21era jokatuko da, Zinacantepec Tolucan. Taldea irailaren 5ean abiatuko da hara, bertako klimara ohitu eta horrelako kirol baldintzetara egokitzen joateko. Gogoan izanda lehengo urtean Uruguayn brontzezko medalla lortu zuela, taldeak zorterik onena opa dio Juleni, eta ikasteaz gain, lorpenen bat lortzea desio diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!