Zerbait pertsonalizatuagoa nahi duenarentzat, autoikaskuntza sistema eskaintzen dute eta horrek programazio eta tutoretza pertsonalak izatea ahalbidetzen du. Gainera, eskaintza osatze aldera, ahozkotasunean trebatzeko mintzalagun zerbitzua eskaintzen dute. Astigarragako AEK-k, bestalde, Zilegi Eskolarekin batera arlo ezberdinetan euskara erabiltzeko jarduerak antolatzen ditu. Udalak diruz laguntzen ditu ikastaro hauek, beraz, euskara ikasten hasteko, maila hobetzeko, testuak egoki idazten ikasteko, azterketak prestatzeko eta erabilera okerrak argitzeko, AEK-k ateak ireki dizkie eskualdeko herritarrei. Kurtsoa urriaren 2an hasiko da eta izen emate epea irekita egongo da irailaren 26a arte.