Galardi kalea hobetzeko lanak hasi dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 4a, 12:41

Galardi kaleko 10 eta 12 zenbakien arteko espaloia konponduko dute gaurtik aurrera. Hilabete inguru iraungo dute lanek eta Udalak barkamena eskatu die bizilagun eta herritarrei, euren egunerokoa aldatu beharko dutelako. Lan hauen helburua bertako bizilagunen eskaerei irtenbidea ematea eta irisgarritasuna hobetzea dira. Horretarako, aurreikusten dituzten lanen artean daude oinarria saneatzea eta hormigoizko bordillo eta espaloi hexagonala berrezartzea. Areka berri bat ere eraikiko da euri-urei irteera emateko. 24000 euroko kostea izango dute gutxi gora-behera lan hauek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!