Buruntzaldea IKTk 2014/2015 ikasturterako egutegia aurkeztu du. Haurren igeriketari dagokionez, 2006 eta 2005ean jaiotakoak astearte eta ostegunetan izango dute klasea, 17:00etatik 18:00etara. 2004, 2003 eta 2002an jaiotakoek, berriz, astelehenetan 17:00tatik 18:00etara edota asteazken eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara. Adin txikikoei flotatzen irakatsiko diete, saltoak eta biraketak egiten, deslizatzen eta txapelketetako estiloekin hasiko dira. Gainontzeko adin tarteetan entrenamendu formalizatuagoak dira; beraz, igeriketa estiloak eta txapelketako araudiak irakasten dira.