Helduen ikastetxeko matrikula epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 3a, 14:12

Matrikula epea ireki da EPA-HHIn, pertsona helduen hezkuntzarako ikastetxean. Urnieta eta Andoainen idazten eta irakurtzen irakatsi, komunikazio trebetasunak hobetu eta ezagupenak gaurkotzeaz gain, Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzeko klaseak ematen dituzte.

Gainera, Andoainen hizkuntzak eta informatika ezagutza jasotzeko aukera ere badago. Euskara, ingelera eta informatika klaseak eskainiko dituzte astean bi egunetan; goizez, arratsaldez eta gauez.

Matrikula doakoa da eta izena eman nahi duenak Kale Nagusira jo beharko du astelehenetik ostegunera, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ostiraletan, goizez soilik egongo da irekita.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!