Hastear dira Sorabillako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ira. 3a, 13:37

Irailaren 5ean hasiko dira jaiak Andoaingo Sorabilla auzoan eta lau egunez ospakizun ugari izango dituzte.

Egitaraua:

Irailak 5, ostirala
18:00 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.
18:30 Iturzaeta Memorialeko palako bi finalak.
Neskak: Ugalde-Gonzalez/Loiarte-Amondarain.
Mutilak: Eskudero anaiak/Arruti-Alvarez.
20:00 Musika Kontzertua Andoaingo gazteen eskutik, San Martin elizan.
21:00 Zikiro jatea. Zozketa afalkideen artean.
Ondoren, dantzaldia Los Rubi taldearekin.
02:00 Txokolate beroa.
03:00 Jai amaiera.

Irailak 6, larunbata
10:00 VII. Belkoaingo igoera. Lasterketa herrikoia. Hamaiketakoa eta zozketa izango da.
11:00 Haur lasterketa eta jokoak: lokotxak, zakuak, pitxerrak…
16:30 Haur jolasak: puzgarriak eta jokoak egurrez egindako birziklatutako materialekin.
18:00 Tomax eta Muxugorri pailazoak.
19:30 Dantzaldia La Jodedera taldearekin.
20:00 Sardina jatea.
20:30 Ate Irekiak Erretore Etxean, Caritasen Harrera Etxean.
21:00 Dantzaldia La Jodedera taldearekin. 
03:00 Jai amaiera.

Irailak 7, igandea
10:30 Diana: Eskopeteroen konpainia eta Aupa Sorabilla txaranga.
12:15 Omenaldi herrikoia Jexux Mari Otamendi herriko musikari eta kultur eragileari.
12:30 Hamaiketako herrikoia.
17:30 Bertsoak: Aitor Mendiluze, Ion Eskudero eta Millan Telleria. Gai jartzaile: Ion Beloki. 
18:30 Sagardo dastaketa, Herri Kantu kalejirak alaiturik.

Irailak 8, astelehena
KORUKO AMA BIRJINAREN EGUNA
11:30 Meza nagusia abesbatzarekin.
12:15 Hamaiketakoa auzotarrentzat.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!