Zizurkilgo kirol batzordeak herritarrei kirol argazkiak aurkezteko deia luzatu zien eta aurkeztu diren argazki guztien erakusketa irailaren 5a arte ikusgai daude Atxulondo Kultur Etxean. Bertan, herritarrek 12 argazki hoberenak aukeratzeko parada izango dute, argazki hauekin 2015eko egutegia egin nahi baita. Bozketan parte hartzen duten guztien artean bi lagunentzako afaria zozketatuko da. Zizurkilgo Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bozketan parte hartzera.