Irailaren 13-14ko asteburuan, Pirinioetara irteera antolatu du Aizkardi elkarteak. Larunbatean Linas de Brototik Bujaruelora abiatuko dira eta gaua Bujarueloko aterpean igaro ondoren, Mondarruego (2848m) mendira igoko dira igandean. Ibilaldian parte hartzeko Aizkardi mendi elkarteko 649717182 zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara, irailaren 10a baino lehen. Irailaren 13an, goizkeko 05:30etan Olaederra kioldegiaren aurretik abiatuko dira. Aizkardiko bazkideek 65 euro ordaindu beharko dute. Gainerakoek 70 euro. 21 urte arteko gazteek %20ko beherapena izango dute.