Urnietako XVIII. Pintura Lehiaketa 2014ko irailaren 21ean, igandean, izango da.
Parte-hartzaileek lehiaketaren egun berean etorri beharko dute goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean koadroetan zigiluak jartzera Lekaio Kultur Etxeko Areto Nagusira. Parte-hartzea doakoa izango da.
Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez koadro bat aurkeztu beharko du eta gehienez hiru. Zigilatutako koadroek hondo txuria izan beharko dute.
Lehiaketara aurkeztuko diren koadroek neurri hauek izan behar dituzte: gutxienez 50zm x 50zm, eta gehienez 1m x 1m.
Gaia librea izango da. Nolanahi ere, ezinbesteko baldintza izango da Urnietako herrian girotua izatea.
Lanak arratsaldeko 16:30ak eta 17:30ak bitartean aurkeztu behar dira Lekaio Kultur Etxean. Ordu honetatik aurrera aurkeztutako lanak edota sinatuta aurkeztutako lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Eguerdiko 13:00etik eta 14:00etara bazkaria emango zaie parte-hartzaileei. Lekua egunean bertan zehaztuko da.
Sariak honako hauek izango dira:
- 1. saria: 750 €
- 2. saria: 450 €
- 1. urnietarra: 300 €
- 14 urtez azpikoentzat saria egongo da.
Sariak Lekaio Kultur Etxeko Areto Nagusian banatuko dira arratsaldeko 19:00etan.
Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira.
Saritu ez diren lanak egunean bertan edo urriaren 1etik 6ra jaso ahalko dira. Data hori pasa, eta jaso ez diren koadroak Udalaren esku geldituko dira.
Epaimahaia osatzen duten kideen izenak lehiaketa egunean bertan jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak banatu gabe gera daitezke.
Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.