Uraren Euskal Agentziak eta Foru Aldundiak sustatuta, abuztuaren hasieran angula zaharrez birpopulatu zuten Asteasuko erreka. Izan ere, azken hogeita bost urteetan ibai-aingiraren populazioak gainbehera jasan du, eta espezie horren egoera eta ibaiaren egoera ekologikoa hobetzeko helburuarekin angulak askatu zituzten Asteasuko errekan. Proiektua Uraren Euskal Agentziak sustatu eta finantzatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimena AZTI zentro teknologikoak jarri zuen martxan. Ur Agentziaren arabera, Asteasuko erreka “kalitate handiko habitata da aingirak garatzeko” eta horregatik aukeratu dute erreka hori. Gainbeherarekin amaitzeko, eta aingiren birpopulazioa lortzeko asmoz Asteasuko erreka bilakatuko da proiektu honen hurrengo geltoki eta aztergunea.