Zizurkilgo festa batzordeak VII. Kros mistoa antolatu du irailaren 8rako, astelehenerako, 19:00etatik aurrera. 5 kilometroko luzera izango du lasterketak, zirkuituari lau itzuli emanez. Aurretik umeen lasterketa ere egongo da 2001. urtean edo ondoren jaiotakoei zuzenduta, kilometro erdiko luzerakoa. Izen-ematea doakoa izango da, lasterketa hasi baino ordubete lehenago. Sari banaketan zehar, afariak zozketatuko dira parte hartzaileen artean.