Ganbara saski taldeak irailaren 1ean ekingo dio denboraldi berria prestatzeari. Kiroldegian ipini dute hitzordua, arratsaldeko 18:30etan hasita. Prestaketa saioak astelehen, astezken eta ostiraletan izango dira. Talde bakoitzaren ordutegia taldean bertan erabakiko dute.
Infantil eta kadete mailan mutiletan arituko diren jokalariak behar dituzte, eta emakumezkoen taldea ateratzeko prest daude horretarako adina partaide biltzen badira.