“Irekita egon bada ere, azken urteetan ez da Mankomunitatearen eskutik harrera eta laguntza zerbitzurik eskaini izan. Tolosa eta Andoaingo garbiguneetan langile bana dugun moduan herritarrentzako arreta zuzena eskaintzen, eremuak dituen ezaugarri eta tamainagatik Anoetako garbigunean ez da hala izan zerbitzua martxan jarri zen egunetik.
Aipatutako arrazoiak medio, Anoetako garbigunearen erabilera ez da izan Mankomunitateak nahi izan duen modukoa.
Bertan jasotzen den material ez-birziklagarriaren kopurua handia izanik, honen tratamendu kostuaren igoera nabaria da. Mankomunitateko Batzarraren oniritziarekin itxi egingo da asteburu honetan.
Berau erabili izan duten herritarrei, Tolosan San Blas auzoan edota Andoaingo Leizotz industriagunean dauden garbiguneak erabiltzeko deia egiten diegu. Eramandako hondakinak modu egokiago batean kudeatzeko aukera zabalagoa eskaintzen delarik hauetan”.