Irailak 4, osteguna
19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangak lagunduta.
19:45 Zizurkilgo Oporretan Euskaraz-eko haurren ikuskizuna.
20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Ihartzako Bernarda-ren eskutik (Txanpain botilak eramatea gogoratu).
20:20 Danborrada.
21:30 Herri afaria Pasus jatetxearen eskutik.
Afaria bukatu ostean, txarangaren doinuek alaituko dute giroa.
02:00 Karaokea.
Iralak 5, ostirala. Gazte eguna.
11:00 Jokulandia, goiz guztian zehar.
14:00 Bertso gazte bazjaria.
17:30 Jolas-kantak, Aurrera plazan.
Ondoren, Txokolatada eta buruhandiak.
18:00 Batukada Dinbi Banda taldearen eskutik.
22:30 Suzko zezena.
22:30 Kontzertuak. Arkada, Governors eta Muyayo Rif.
Irailak 6, larunbata. Mozorro eguna
11:00 Makillaje tailerra. (Haurrek mozorrotuta etorri behar dute etxetik eta aurpegia margotuko zaie).
12:00 Marrazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa.
14:00: Herri bazkaria.
19:00 Asto karrera.
20:15 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa. (Balkoiak egunean zehar bozkatuko dira, plazan bertan).
20:30 Kapoeira ikuskizuna eta ikastaroa.
00:00 Dantzaldia Laket taldearekin.
Atsedenaldian, mozorro lehiaketa.
07:30 Diana dultzainaz lagundurik.
Irailak 7, igandea
11:00 Sagardo eta sardina dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik.
13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00 VI. Joxe Arregi Mus Txapelketa.
17:30 Kantu kale eta erraldoi eta buruhandi konpartsa.
19:30 Jon Plazaolaren bakarrizketa saioa.
Ogitarteko iluntzea. Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita, mahaiak eta aulkiak egongo dira.
21:30 Bi bala bertso-musikatu ikuskizuna
Irailak 8, astelehena
19:00 Zizurkilgo VII. Kros mixtoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.
Irailak 9, asteartea
11:30 Haur jolasak eta tailerrak.
12:00 Meza Nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxulondo jatetxean.
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Bizipoza “ ikuskizuna.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Mariatxiak.
22:00 Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Igor Elortza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatzen dizuegu).
OHARRAK
- Danborradako entseguak irailaren 1ean eta 3an izango dira, arratseko 19:00etan, P. M. Otaño eskolan. Danborradan parte hartzeko ezinbestekoa izango da entsegura joan eta bertan izena ematea. Danborradan, soilik, 2000. urtean edo aurretik jaiotakoek hartu dezakete parte.
- Herri afarirako txartela Pasus jatetxean erosi ahal izango da abuztuaren 23tik irailaren 3ra bitartean (Salneurria: 23 euro).
- Larunbateko herri bazkarirako mahaiak eta aulkiak gorde ahal izateko (kopurua zehaztuz), ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, zerrenda udal bulegoetan egongo da, abuztuaren 25etik irailaren 3ra arte.
- Gazte bazkarirako txartelak Egarri tabernan egongo dira salgai abuztuaren 23tik irailaren 3ra.
- Mus txapelketan parte hartu ahal izango dute 1998. urtean edo aurrez jaiotakoek, eta lehen 4 bikote klasifikatuek saria izango dute.
- Kros Mistoan izena emateko lasterketa baino ordubete lehenago azaldu beharko da. Izenematea dohainik izango da.
- Balkoietako lore apainketa lehiaketako bozketa larunbatean bertan egingo da. Bozkatu nahi duenak argazkiak izango ditu ikusgai karpan, arratsaldean zehar.
- Marrazki lehiaketarako kartulinak kultur-etxean eskatu daitezke irailaren 1etik Aurrera.
-Karpan afaltzeko gunea izango da gauero. Nahi duenak, afaria ekarri eta bertan afaltzeko aukera izango du.
- Festetako apiak herriko tabernetan egongo dira salgai.
- Festa Batzordeak ez du bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuen ardura.