Eguraldia zalantzan egon arren, jende ugari bildu zen San Martin aztarnategi inguruan. Meza nagusiaren ondoren, Eskudero eta Beloki bertsolariak aritu ziren giroa goxatzen eta ondoren, dantzariek soka dantza egin zuten. Goiz osoan zehar edaria eta pintxoak egon ziren, eta baita trikitilariak ere. Goizarekin amaitzeko, toka txapelketa egin zuten eta iluntzean bertso afaria izango zen Gaztañaga sagardotegian, Egaña eta Mendiluzerekin.