Josu Amilibia alkatea Adunako jaien inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 15a, 11:35

Andramariak bete-betean ospatzen ari dira egunotan Adunan. Lehendik ekintza batzuk egin zituzten arren, atzo izan zen txupinazoa eta aurrerantzean ez da ekintzarik faltako abuztuaren 17 arte. Honakoa azaldu du Josu Amilibiak jaien inguruan:

Zer moduz joan dira orain arteko ekintzak?

Oso ondo joan dira. Orain arteko garrantzitsuenak jubilatuen bazkaria eta txekor jatea izan dira eta ondo joan dira. Jendea animatu da. Esate baterako, jubilatuen bazkarian 50 lagun inguru bildu ziren.

Zein da aurtengo festetako berritasuna?

Aurtengo programako berritasuna uste dut haurren egunean dagoela. Izan ere, aurten sorpresa bat egongo da. Nik ere oraindik ez dakit zer den, gurasoek antolatutakoa da, baina uste dut hori izango dela aurtengo berritasuna.

Zein da ekintza indartsuena Andramarietan?

Koadrilen bazkaria izaten da. Jende asko biltzen gara, 230 lagun inguru eta, azken finean, bertan biltzen gara herritar gehienak. Bestalde, gaueko musika eta dantzaldiek ere indar handia dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!