Txulobi pilota eskolako kideek bota zuten jai hasierako suziria Adunan. Balkoiean zazpi lagun inguru egon ziren eta denek festa onak igarotzeko esan zieten herritarrei. Suziriaren ondoren, gozokiak jaurti zituzten eta buruhandiak ere irten ziren giroa alaitzera.